Skip to content

José Luis Villacañas Berlanga

Filosofiako katedraduna da Madrileko Complutense Unibertsitatean. Úbedan jaio zen 1955ean, eta hamabi urtez unibertsitate horretako Filosofia Eta Gizarte Saileko zuzendaria izan da. Aurretik, Murtziako Unibertsitateko Filosofiako katedraduna izan zen, eta hori baino lehen, Valentziako Unibertsitateko irakasle elkartua. 

Gaur egun, Res Publica eta Anales del Seminario de Historia de la Filosofía aldizkariak zuzentzen ditu. Bere lan ildoak hauek dira: alemaniar filosofia, Kantetik Blumenberg arte, idealismoa, Weber, Schmitt eta Koselleck; filosofia politiko garaikidea, inperialismo, errepublikanismo eta nazionalismo eta populismoaren arteko tentsioak ardatz hartuta, eta ideien eta politika hispanikoen historia. Hainbat argitalpen egin ditu arlo guztietan. Bere azken lanak hauek dira: Neoliberalismo como teología política (Bartzelona, 2021), Luis Vives, una biografía (Bartzelona, 2020), El proyecto intelectual de Alfonso X(Madril, 2022) eta La revolución pasiva de Franco (Madril, 2022).