Skip to content

Leire Urbeltz

Artista hau Iruñean jaio zen, 1985ean, eta doktoregaia da EHUko Arte Garaikideko Doktoretza Programan. Sormen Ilustrazioa eta Komunikazio Bisualeko Teknikak ikasi ditu Escola Einan, zeina Bartzelonako Unibertsitate Autonomoari lotuta baitago, eta master bat Haurrentzako Album Ilustratuan Madrilgo Mataderoko Irakurlearen Etxean. 

Artista egoiliarra izan da hauetan: Seoul Museum of Art, El Paso del Norte (Ciudad Juárez), Manga Art Studio (Pekin) eta Bilbaoarte Fundazioa. Nafarroako Arte Gaztearen Topaketetako lehen saria eman zioten, eta Nafarroako Gobernuaren Sorkuntzarako Laguntzak jaso ditu, baita Leonardo beka ikertzaile eta kultur sortzaileentzat ere, BBVA Fundazioarena. 

Banakako erakusketak egin ditu El Pason (Texas, AEB), Bilbon, Gasteizen eta Iruñean, eta erakusketa kolektibotan parte hartu du Seulen, Bartzelonan, Madrilen, Bilbon, Cáceresen, Bradforden eta Pekinen.  Huarte Zentroko Arte Hezkuntzako Departamentuko kidea izan da. Gaur egun, batera aritzen da hala ikerketa artistikoan nola beste lan batzuetan, hala nola ilustratzaile, muralista, NUPeko irakasle elkartu eta Iruñeko Udaleko En Mudanza-Ibiltari programaren koordinatzaile.

Argazkia © Gorka Beunza