Skip to content

Luciana Cadahia

Filosofoa eta pentsalari politikoa.

Bere hausnarketak Latinoamerikako pentsamendu politiko garaikidea bideratzen du. Alemaniar idealismoan, erromantizismoan eta Frantziako ezberdintasunaren filosofian hezia, bere interesguneak estetika, herrikoitasuna, emantzipazioa eta populismoa dira. Félix Duquek zuzentzen duen Historiaren Filosofiako Masterreko irakaslea izan da UABn, eta Europako, Estatu Batuetako eta Latinoamerikako hainbat unibertsitatetan ikertzailea eta irakasle gonbidatua.  Gaur egun Txileko Unibertsitate Katolikoko Estetika Institutuko irakaslea da. Honako hauek idatzi ditu, besteak beste: Mediaciones de lo sensible (2017), El Círculo Mágico del Estado: feminismo, populismo y antagonismo (2019) eta República de los cuidados (Herder, 2024).