Skip to content

Luis Garde Iriarte

Iruñean jaio zen, 1961ean, eta poeta da. Filologia Hispanikoan lizentziaduna da, UNEDen. Aspalditik Donezteben (Nafarroa) bizi da, eta Estatuko Administrazioko funtzionario gisa lan egiten du bertan.

Orain arte, zortzi poema liburu argitaratu ditu euskaraz; argitaletxe bat baino gehiagotan argitaratu ditu, baina batez ere Pamielan. Besteak beste, Xabier Lete Saria jaso du Eremuen birkalifikatzea lanagatik, eta Kritikaren Saria, Barbaroak baratzean lanagatik.

Euskarazko bi eleberriren egilea ere bada. Ehiztariaren isilaldia (gaztelaniarako itzulpena, El silencio del cazador) lanagatik, 2016ko Euskadi Literatura Saria irabazi zuen.