Skip to content

Maria Ptqk

Kuradorea eta ikertzaile kulturala. Doktorea da Ikerketa Artistikoan eta Doktoregoko Aparteko Saria jaso zuen (UPV-EHU). Bere ikerketa arloa eta lana artearen, teknozientziaren eta feminismoen arteko bidegurutzeetan dago. 

Komisariotza zereginak egiten ditu, bai eta proiektuen koordinazioa eta aholkularitza ere. Kulturaren Euskal Kontseiluko kidea izan da (2009-2012), eta consonni argitaletxe eta arte ekoizlearen aholkulari taldeko partaidea da. 

Erakusketa hauen komisarioa izan da: Soft Power , Proyecto Amarika Proiektuarekin (Vitoria-Gasteiz, 2009), A propósito del Chthuluceno y sus especies compañeras (Espace virtuel du Jeu de Paume, Paris, 2017), Reset Mar Menor. Laboratorio de imaginarios para un paisaje en crisis (Clara Bojekin batera, CCC Valentzia, 2020), Ciencia fricción. Vida entre especies compañeras (CCCB Bartzelona, 2021; Azkuna Zentroa Alhóndiga Bilbao, 2022) eta Extinción Remota Detectada (LABoral Centro de Arte y Creación Industrial, 2022). 

Hainbat proiektu egin ditu, besteak beste, hauekin: Medialab Prado, Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao, Fundación Daniel y Nina Carasso, La Gaité Lyrique, GenderArtNet (European Cultural Foundation), eta Donostia-San Sebastián 2016. Europako Kultur Hiriburua.