Skip to content
© Alejandra Fuenzalida @afuenzalidab

Marie Bardet

Filosofia egiten du, bai eta dantza ere. Frantziako herri batean jaio zen eta Buenos Airesen bizi da orain. Teoriaren eta praktikaren arteko mugetan dabiltza haren egitea eta pentsamendua, eta dantzako inprobisazioaz eta praktika somatikoez zein filosofia garaikideaz eta pentsamendu-praktika feministez eta queer/cuir delakoez elikatzen dira. Arku horretan guztian, gorputzak eta politikak zeharkatzen dituzten arazoak tenkatzen ditu, eta arte-aniztasuneko eta pentsamendu kokatuko espazio komunak eratzen ditu. Goi Mailako Gizarte Ikasketetako Diziplinarteko Eskolako (EIDAES) irakasle-ikertzailea da UNSAMen. Bertan, “Praktika Artistiko Garaikideak” maisutza sortu eta zuzentzen du Arte eta Ondare Eskolan. Artikuluak eta liburuak idazten ditu (Ella (no) es Loïe Fuller, 2024; m/e toca, 2023; Perder la cara, 2021; Hacer Mundos con Gestos, 2019; Pensar con Mover, 2012) eta Cactus argitaletxearen Pequeña Biblioteca Sensible bilduma zuzentzen du.

LOTUTAKO EKITALDIAK