Skip to content
Hitzaldiak eta elkarrizketak

Pentsamendu-praktika sentikorrak

CONFERENCIA
05/10/2026
19:00

Location

Baluarte Sala Cámara

Hautemateko, ezagutzeko eta erlazionatzeko moduak eratzen ditu gorputzak. Gorputzetik pentsatzeak esan nahi du hainbat afekzio eta materialtasunen sarean geure burua ezagutzea. Han, sentikorrak ez du pentsamendua ilustratu bakarrik egiten, sortu ere egiten du. Marie Bardet filosofo, unibertsitateko irakasle eta dantzariak hitzaldi bat emango du Iruñeko Topaketetan. Filosofiaren, gizarte-zientzien eta pentsamendu feministaren arloko hainbat jakintza gurutzatuko ditu, gorputzaren eta giza keinuen inguruan. Hitzaldiaren ondoren, Vanessa Vargas performer eta artearen historialariarekin izango du solasaldia. 

Comparte: