Skip to content

Massimo Cacciari

Venezian jaio zen, 1944an, eta filosofo garaikide garrantzitsuenetako bat da. Academia dei Lincei-ko kidea eta Filosofiako irakasle emeritua da, eta Europako eztabaida filosofikoren eta politikoaren protagonista nagusietako bat. Europaren ideiari buruzko saiakera ugari egin ditu, eta batzuk gaztelaniaz ere argitaratu dituzte; besteak beste, Geofilosofia dell’EuropaL’arcipelago, eta Europa o la filosofía. Obra teoretikoei dagokienez, hiru liburukitan biltzen dira: Dell’inizio, 1990. Della cosa ultima, 2004, Labirinto filosofico, 2014. Massimo Cacciariren saiakera ugari itzuli dituzte gaztelaniara, hala nola El Ángel necesarioHombres póstumos eta Iconos de la Ley. Haren azken lanen artean daude Il potere chi frena eta Generare Dio 

LOTUTAKO EKITALDIAK