Skip to content

Matteo Cesari

Bolonian (Italia) jaio zen, 1985ean, eta musika garaikidearekiko grina handia duen artista, interpretea eta ikertzailea da, nazioartean izen handia duen bakarlaria. Parisen doktoregoa lortu zuen, Salvatore Sciarrinoren L’orologio di Bergson eta Brian Ferneyhoughen Carceri d’Invenzione IIb flauta lanetako denboraren kontzepzioari buruzko tesi bat eginda, eta kalifikaziorik onenak lortu zituen interpretazioaren, praktikaren eta ikerketaren espezializazioan. Hainbat lehiaketatan saritu dute, eta, besteak beste, Darmstadteko Kranichsteiner Musikpreis sari ospetsua jaso du. Musika garaikidearekiko grinak bultzatuta, egungo artista ospetsu askorekin lan egin du: Salvatore Sciarrino, Brian Ferneyhough, Alberto Posadas, Helmut Lachenmann, Pierluigi Billone, Barbara Hannigan, Carolin Widmann edo Maurizio Pollinirekin, besteak beste. Mundu osoko areto eta jaialdi handietan jo du; honako hauetan, besteak beste: Parisko Philharmonie, Koloniako Köln Philharmonie, Berlingo Pierre Boulez Saal, Parisko Louis Vuitton Fundazioa, Vienako Wien Modern jaialdia, Luxenburgoko Filarmonika, Tokioko Toppan Hall eta Buenos Airesko Colon Antzokian. Duela gutxi, Salvatore Sciarrinoren flautarako obra osoa argitaratu du Kairos diskoetxe ospetsuan.

Argazkia © Jean Radel