Skip to content

Miren Doiz

Iruñean jaio zen, 1980an, baina Madrilen bizi eta lan egiten du. Arte Ederretan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, 2003an, eta, ondoren, Bartzelonako Massana d´Art i Disseny eskolan ikasten jarraitu zuen. 

Estampa DKV 2015 saria, Pollock- Krasner Fundazioaren laguntzak (2014 eta 2015) eta Espainiako Erromako Errege Akademiaren laguntzak (2018) jaso ditu. La cuestión es ir tirando erakusketa kolektiboan parte hartu du, zeina Angel Calvo Ulloak komisariatu baitzuen, Mexikoko Espainiako Zentroan, 2020. urtean. Berriki, banakako bi erakusketa egin ditu Moisés Pérez de Albéniz galerian, eta Milango Rita Urso-Artopia eta Lisboako Carlos Carvalho galerietako hainbat erakustalditan parte hartu du 2019an. Bere esku-hartzeetako bat hiru urtez ikusi ahal izan zen Tabakalera Kultura Garaikideko Zentroan, Donostian.

Bere lana hauen guztien bildumetan dago: Nafarroako Museoa, Coca Cola Fundazioa, Mariano Yera, Madrilgo Erkidegoko Arte Garaikidea, CA2M, Madrilgo Udal Museoa, Iruñeko Udalaren Arte Garaikidea, ICO Bildumen Museoa edo DKV.