Biologoa, dibulgatzailea eta aktibista.
Zientzia Biologikoetan lizentziaduna, urte erdi Alaskan bizi ondoren erabaki zuen naturaren dibulgazio lanetan aritzea. Galiziako herrixka bat hartu zuen bizitoki eta idazteari ekin zion. Besteak beste, 2003an, Ingurumen Sari Nazionala irabazi zuen, Naturaren Kontserbazioa sailean. Ekintzaile gisa, abokatuekin, prokuradoreekin, herritar plataformekin eta talde ekologistekin batera, ‘Monte do Gato’-ko Felga Parke Eolikoaren (A Coruña) aurkako borrokan parte hartu du, eta 2024an lortu dute kautelaz proiektua behin-behinean gelditzea. Argitaratu dituen liburuen artean, aipatzekoa da El país de los pájaros que duermen en el aire (Espasa). Ehun mikrodokumental baino gehiago zuzendu ditu, faunari eta florari buruzkoak, eta artikuluak idazten jarraitzen du Hirugarren Adarra deritzona landu bitartean: “Hirugarren Adar bat dago, Zientzien adarraren eta Letren adarraren artean, non txoriek habia egiten duten”.