Artearen Historiako lizentziaduna (Bartzelonako Unibertsitatea) eta Artearen Historia eta Museologiako masterduna (Delawareko Unibertsitatea, AEB) da, eta “la Caixa” Fundazioaren Arte Garaikideko Bildumaren zuzendaria, 2002az geroztik. 1990ean sartu zen erakundean, bilduma horren kontserbatzaile gisa.
Funtsezko zeregina izan du bildumaren garapenean, ikerketan eta zabalkundean; erosketa-batzordea zuzendu du, eta erakusketa ugariren komisario izan da, bai Espainian, bai nazioartean. Azken erakusketen artean, honako hauek nabarmentzen dira: Horizonte y límite. Visiones del paisaje (Madrilgo eta Bartzelonako CaixaForum), ¡Mírame! Retratos y otras ficciones en la Colección (ibiltaria, zenbait CaixaForum egoitzatan eta museotan egon da ikusgai), La pintura. Un reto permanente (Madrilgo eta Bartzelonako CaixaForum) eta L’image revenante (Genevako Rath Museoa; komisariokide izan zen). Kuradore gisa, hainbat artistari buruzko proiektuak ere egin ditu, hauei buruzkoak, besteak beste: Omer Fast, Tony Oursler, Bestué/Vives, Pierre Huyghe eta Nicolas Paris. Era berean, En el estudio kontzeptualizatu du, artisten arteko elkarrizketen bideo-sorta bat, CaixaForum+ plataformarako egina.
Aldi berean, hitzaldi eta sinposioetan parte hartu du; arte-bildumazaletasunari buruzko ikastaroak eman ditu, eta arte-sarien epaimahaietan eta artearen arloko beka-deialdietan parte hartu du. Erakunde hauetako kidea da: ICOM (International Council of Museums), IACCCA (International Association of Corporate Collections of Contemporary Art) eta CIMAMeko patronatua (International Committee for Museums and Collections of Modern Art).