Skip to content

Raquel Bouso

Kultura arteko eta Asiako filosofia irakaslea.

Raquel Bouso Asiako pentsamendu eta erlijioetako irakaslea da, budismoan eta filosofia japoniarrean espezializatua, Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean, bertan doktoretza egin zuelarik Nishitani Keijiren (1900-1990) pentsamenduaren hustasunaren esanahiari buruzko tesi batekin. Besteak beste, Nishitani, Ueda Shizuteru eta Toshihiko Izutsu idazleen lanak itzuli ditu. Hainbat artikuluz gain, hauexek ere argitaratu ditu: El zen (2008; 2012), batera argitaratua FJP 6. lib., Cross-Currents and Confluences, J. W. Heisigekin (2009), La filosofía japonesa en sus textos, J. W. Heisig, T. P. Kasulis eta J. C. Maraldorekin (2016), eta Tetsugaku Companion to Ueda Shizuteru, A. Loughnane eta R. Müllerrekin (2022). European Network of Japanese Philosophy (ENOJP) elkarteko lehendakaria da, eta ikertzailea MUSHIN’EN 無心円 – Kulturarteko Filosofia arloko Ikerketa Taldean. 

LOTUTAKO EKITALDIAK

HITZALDIA
05/10/2024
Terminado
17:00

Location

Baluarte Ganbera Aretoa