Filosofia irakaslea da Beiruteko Unibertsitate Amerikarrean. Nihil desencadenado. Ilustración y extinción (Materia oscura argitaletxea) eta Fatelessness: Freedom and Fatality After Marx (Verso argitaletxea, laster gaztelaniaz argitaratuko dena) lanen egilea da. Marxi, teoria kritikoari eta Kanten ondoko filosofia europarrari buruz idazten du. Wilfrid Sellars filosofo estatubatuarraren lanari buruz ere idatzi du, eta haren pentsamenduaren azterketari monografia bat eskaintzeko asmoa du, Marxen pentsamenduarekin bat datozen puntuak aztertuz.