Skip to content

Rosa Rius Gatell

Filosofian doktorea Bartzelonako Unibertsitatean, eta unibertsitate horretako irakaslea 1987tik 2019ra. Bartzelonako Unibertsitateko Filosofia eta Generoa Mintegia – ADHUC–Teoria, Generoa, Sexualitatea Ikerketa Zentroko kidea da.

Ikerketa lana bi ardatzen inguruan garatu du: Errenazimentuko filosofia eta emakumeen pentsamendua historiaren hainbat garaitan. Montserrat Casasekin batera editatu du «Il Principe» de Maquiavel. Primera traducció espanyola basada en un manuscrit inèdit (2010). Argitalpenen artean aipatzekoak ditu: «María Zambrano et “l’art qui fait voir”» (2015), «De la belleza, el arte y la pintura “verdadera” en Simone Weil» (2017), «Simone Weil lectora de Maquiavelo» (2018), «L’escolta musical. Jeanne Hersch i la miniatura d’eternitat» (2020), «Miniatures filosòfiques. Pensar la festa amb Jeanne Hersch» (2020) eta «María Zambrano, notas sobre la alegría y el dolor» (2021).