Bartzelonako Arte Ederren Fakultatean ikasi zuen, eta eskolak ere eman zituen bertan. Nazioarteko lehiaketetan parte hartu du, hala nola Kasseleko Documenta VIII eta IX (1987 – 1992), Sao Pauloko XIX. Biurtekoa (1987), Münsterreko Skulptur Projekte (1987), Veneziako Biurtekoa (1988 eta 1993) eta Pittsburgeko Carnegie Internacional (1988) lehiaketetan.
Special Prize saria jaso zuen, Tokioko The Utsukushi-Ga-Hara Open Air Museumek emana (1985). Espainiako Kultura Ministerioaren Arte Plastikoen Sari Nazionala (1988). Arteen CEOE saria, Madril (1996). Real Casa de la Monedako Tomás Francisco Prieto saria, Madril (2011). GAC saria bere ibilbide artistikoagatik, Bartzelona (2015). Mestres. La Cadena del FAD, Bartzelona (2018) eta VII Premio de Arte Catalina D ‘Anglade ARCO, Madril (2024).
Bestalde, hainbat aldiz aritu da arkitektoekin elkarlanean kanpoko proiektuetarako, honako hauekin, besteak beste: J.A. Acebillo, Ignacio Linazasoro, Hans Hollein, Francisco Torres, Víctor Rahola eta Guillermo Vázquez Consuegra.