Skip to content

Teresa Catalán

Konpositorea da, Iruñean jaioa 1951n. Madrilgo RCSMko katedradun emeritua da, bai eta Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Musikako eta Zientzia eta Teknologiako doktorego programan ere. Bere katalogoan orkestra eta ganbera lanak daude, bai eta musika tresnenak ere bakarlarientzat, antzerki eta abesbatzetarako obrez gain. Hainbat sari jaso ditu: Musikako Sari Nazionala 2017an, Kulturaren Vianako Printzea saria 2021ean, Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko domina 2021ean, Eusko Ikaskuntza Saria Giza Zientziak, Artea eta Zientzien arloan 2022an eta Merezimendu Zibilaren Aginduko Enkargua 2011n. 

Jakiunderen kidea da eta Errege Antzokiko Aholkuaritza Kontseiluko eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kontseilu Sozialeko kidea da. Musika Sorkuntza eta Estetikako masterra egin du Valentziako Unibertsitatean eta Valentziako Unibertsitateko doktorea da Artearen Filosofian. Ikastaroak eta konferentziak ematen ditu hainbat herrialdetako erakunde eta arlo akademiko eta artistikoetan.

Argazkia © Zafiro Visual