Zientzialaria eta filosofoa da. Humboldt Unibertsitatean Historia Kulturaleko irakasle izan da hainbat urtez, eta gaur egun Kultura Zientzien Nazioarteko Ikerketa Zentroa (Viena) zuzentzen du. Machoren ikerketa-arlo nagusiak honako hauek dira: behin-behinekotasuna, heriotza, hildakoen kultuak, erlijioa modernitatean, munstrokeriaren estetika eta gizakien eta animalien arteko harremanen historia kulturala. Pentsalari eta egile oparoa, haren argitalpenen artean bi elkarrizketa-liburu nabarmenduko ditugu, bata Peter Sloterdijkekin, Gott, Geist und Geld (Jainkoa, espiritualtasuna eta dirua) eta bestea Anselm Kieferrekin Kunst und Gnosis (Anselm Kiefer: Hasieran. Artea eta gnosia), bai eta Das Leben ist ungerecht (Bizitza bidegabea da) lana ere, gaixotasunek, ezintasunek, bizi-itxaropenak eta heriotza-arrazoiek justiziaren ideal soziopolitikoak zalantzan nola jartzen dituzten azaltzen duena. Era berean, sakonki jorratu ditu suizidioa, Arrebatar la vida (Herder) liburuaren gaia, eta Cerdos (Adriana Hidalgo) animalia-espezie batekiko giza harremana, familiarteko txokoetan habia egiten duen ominotasun zentzuari heltzeko.