Filosofoa. Filosofia ikasi zuen Sorbonan, eta han Docteur d’État gradua lortu zuen ordena aristotelikoari buruzko ikerketa batekin. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko katedradun emeritua da, eta atzerriko eta Espainiako hainbat unibertsitatetan eman ditu eskolak. International Ontology Congress kongresuko koordinatzailea da; duela hiru hamarkadatik hona UNESCOren babespean egin izan da kongresu hori. 2021etik Nafarroako Unibertsitate Publikoko Adimen Artifizialaren arloan kolaboratzen du filosofo gonbidatu gisa. Liburu ugari idatzi ditu, besteak beste: Tras la Física. Arranque jónico y renacer cuántico de la filosofía (2019), El honor de los filósofos (Acantilado, 2020) eta El ser que cuenta (Acantilado 2025). Jakiunde Euskal Akademiako kidea da. Istituto Veneto di Scienze, Lettere e Arti erakundeak emandako Per Venezia saria jaso du, bai eta Saiakerako Anagrama eta Espasa sariak ere. 2015ean Honoris Causa doktore izendatu zuen Euskal Herriko Unibertsitateak.