Skip to content
© Priska Ketterer

Unsuk Chin

Unsuk Chin azken hamarkadetako ahots ezagunenetakoa da nazioartean, musika-sorkuntza garaikidearen arloan. Sofistikazio bikaineko soinu-irudimenak bereizten du haren lana, konplexutasun erritmikoa, miaketa tinbrikoa eta soinuaren ikuskera ia arkitektonikoa uztartuz.

Egin duen ibilbidean zehar, nazioartean ospe handia duten sari ugari jaso ditu, eta aspaldi ez dela eman dizkiote Ernst von Siemens Music Prize saria (2024) eta BBVA Fundazioaren Ezagutzaren Mugak saria (2026). Konpositore egoiliar gisa loturak izan ditu Seoul Philharmonic Orchestrarekin eta Deutsches Symphonie-Orchester Berlin orkestrarekin, eta elkarlanean aritu da hainbat erakunderekin, Elbphilharmonie Hamburg, Lucerne Festival edo Festival d ‘Automne à Paris jaialdiarekin esaterako. Bere gain dauka, halaber, Tongyeong nazioarteko jaialdiaren zuzendaritza artistikoa.

Bere katalogoan nabarmentzekoak dira, alde batetik, bakarlari eta orkestrarako kontzertuak (biolina, pianoa, klarinetea, shenga eta biolontxeloa), bai eta Rocana, Subito con forza edo Graffiti ere, erreferentziazko errepertorio garaikide gisa ospe handia lortu dutenak. Unsuk Chinen ekoizpen eszenikoak barne hartzen ditu Alice in Wonderland opera eta Le silence des Sirènes ahots-orkestrako eszena, eta haren sorkuntza dramatiko-musikala eta bokala ere ezagunak dira duen berezitasunagatik eta adierazkortasunagatik.

LOTUTAKO EKITALDIAK