Skip to content
Hitzaldiak eta elkarrizketak

Magia eta soinuen eta ahotsen ispiluak

Elkarrizketatzailea:

ELKARRIZKETA
04/10/2026
19:00

Location

Baluarte Sala Cámara

Akrostichon-Wortspiel eszenekin hasi eta Alice in Wunderland operarekin buka, haurtzaroko ametsa eta bokalizazioa, birtuosismoarekiko eta joko demoniakoarekiko lilurarekin batera, nagusi dira Unsuk Chin musikagilearengan, zeinarentzat abiaduraren maitasunak soinu-liluraren mundua eratzen baitu. Ghinekin solasean aritu da Ramon Lazkano, eta konposizio garaikidearen bi aditu handiek soinu-irudimenaren misterioa eta indarra aztertu dituzte elkarrizketan zehar.

Elkarrziketaren ondoren 2026ko Topaketetara gonbidatutako musikagileen obrekin kontzertu aparta eskainiko da. Hari-laukote bat elektronikarekin, hari-laukote hutsa eta klarinete baxua gehi soprano bat osatuko dute kontzertuaren errepertorio paregabea, XXI. mendeko musikarik onenaren isla.

4Sonora, hari laukotea

Elina Viluma-Helling, sopranoa

Eduardo Raimundo, klarinetea

*Programa 

Unsuk Chin ParaMetaStrings, hari-laukotea eta elektronikarako (25′)

Ramon Lazkano Etze, hari-laukoterako (17′)

Mauricio Sotelo Cuarteto n.3 (13′)

Beat Furrer Letanie, hari-laukotea, klarinete baxua eta sopranorako (20′)

Comparte: