Espainiako zinemagintzako zinemagile garrantzitsuenetako bat da. Madrilgo Zinematografia Eskola Ofizialean ikasi zuen. 1969an egin zuen debuta Los desafíos lanaren atal batekin, eta ondoren El espíritu de la colmena (1973) etorri zen, europar zinema modernoaren funtsezko lana, Donostian Urrezko Maskorra lortu zuena. Hurrengo filma handik hamarkada batera iritsi zen: El sur (1983) filmak Ericeren estiloa finkatu zuen. 1992an El sol del membrillo zuzendu zuen, Antonio López margolariarekin elkarlanean. Canneseko Zinemaldian saritu zuten film hori. Haren ondorengo lanak zinema, ikus-saiakera eta instalazio artistikoa uztartzen ditu, eta hainbat proiektu nabarmentzen dira, hala nola Alumbramiento, La Morte Rouge edo Piedra y cielo. Urte askoan film luzeetatik urrun egon ondoren, 2023an Cerrar los ojos aurkeztu zuen, azken aldiko zinemako film garrantzitsuenetako bat. Aldi berean, lan garrantzitsua egin du irakasle, saiakeragile eta hizlari gisa.