Skip to content

José Luis Guerin

Espainiako zinema garaikideko funtsezko zinemagilea da. Donostiako eta Veneziako zinemaldietan estreinatu zen Los motivos de Berta (1983) filmarekin egin zuen debuta. Guerinen ibilbideak historiari eta zinemarekiko maitasunari lotutako lanekin jarraitu zuen, hala nola Innisfree (1990) eta Tren de sombras (1997). 2001ean, En construcción filma zuzendu zuen, Donostiako Zinemaldian saritua eta zinema dokumentalaren atalean Goya bat lortu zuena. Fikzioaren eta dokumentalaren arteko mugetan pentsatzeko orduan, funtsezko filma da, eta garaiari aurrea hartu zion Bartzelonako Raval auzoko gentrifikazio-prozesuak erretratatzeko orduan. Ondoren, En la ciudad de Sylvia (2007) eta Guest (2010) zuzendu zituen, besteak beste. Aldi berean, irakaskuntza-lan nabarmena egin du nazioartean, eta belaunaldi berrietan eragina izan du bere begirada poetiko eta esperimentalarekin. Duela gutxi, eta hamar urtez film luzerik zuzendu gabe egon ondoren, Historias del buen valle estreinatu du, zinema-denboraldi honetako film aipagarrienetako bat.

LOTUTAKO EKITALDIAK