Skip to content

Victor Kossakovsky

Victor Kossakovsky dokumental errealizadore berritzailea da, eta 100 sari baino gehiago jaso ditu nazioartean. Bere filmografia bereziak errealitateak momentu poetikoekin duen interakzioa aztertzen du. Bere ibilbide zinematografikoa Leningradeko dokumentalen estudioan hasi zuen, kamera laguntzaile, zuzendaritza laguntzaile eta editore gisa 1978an.

Gidoilaritza eta zuzendaritza ikasi zuen Moskun. 1989an, bere lehengo filma zuzendu zuen, Losev, eta 1992an The Belovsdokumental txalotua zuzendu zuen. Azken lan horrek VPRO Joris Ivens saria, IDFAko Publikoaren saria eta beste hamaika sari eskuratu zituen mundu osoko nazioarteko jaialdietan. 

2011n, ¡Vivan las antípodas! filmak inauguratu zuen Veneziako Zinema Jaialdia. Bere film askotan, hala nola Aquarela lanean, Kossakovskyk zuzendari, editore eta kamerari lanak egin zituen aldi berean. Joaquin Phoenixek ekoitzitako Gunda filma da bere azken lana, eta 2020an Berlinalen estreinatu zen.