Skip to content

Xavier Nueno

Ezagutzaren historia ikertzen du hainbat alderditan, alderdi zientifiko, artistiko, sentsorial eta teknologikoan, hain zuzen ere. Ikusizko eta Komunikabideetako Ikasketetan doktorea da Harvardeko Unibertsitatean, eta EPFLko (Lausana) Arkitekturaren, Teknologiaren eta Komunikabideen Historia eta Teoriaren Laborategiko ikertzailea da 2023tik. Gaur egun, Swiss National Science Foundation erakundearen «Datacenters. An Environmental History of Information» ikerketa-proiektua koordinatzen du (2025-2028). Haren liburuak, El arte del saber ligero (Siruela argitaletxea, 2023), tradizio minoritario eta subertsiboa ikertzen du, antzinarotik liburu gehiegiren azpian lurperatuta geratzearen arriskuez ohartarazi duena. Napa(s). Persistir en lo inacabado (Ediciones La Bahía, 2017) eta Chaque Mercredi Caracas (Editions HS, 2020) ere argitaratu ditu, kolonialismoaren eta masa-turismoaren arteko harremana aztertzen duen irudi-bilduma, Les plus beaux livres suisses de l’année 2020 saria jaso zuena. 2025-26an, Finestres Fundazioaren entsegu-beka jaso zuen, eta bere liburu berria prestatzen ari da, Cómo el conocimiento perdió el juicio.

 

LOTUTAKO EKITALDIAK

ELKARRIZKETA
10/10/2026
19:00

Location

Baluarte Sala Cámara