Skip to content
Hitzaldiak eta elkarrizketak

Artxiboen iraultza

ELKARRIZKETA
12/10/2026
17:00

Location

Baluarte Sala Cámara

1989an, Memorial elkartea sortu zenean ikerketa historikoari eta eskubide zibilen defentsari ekiteko, hauxe esaten zen: «Errusia herrialde handi bat da, ezin aurreikusizko iragana duena»; izan ere, memoria ofizialak eta kultura-ingurune eta –produktu jakin batzuenak nahasi egiten zuten hura ulertzea. Hainbat ekimenek, Memorial elkartearenak esaterako, erregistro sekretuak irekitzea eta memoria itzultzea bultzatu zuten. Irina Scherbakowa, Bakearen Nobel sariduna, da elkarte horren buru, eta konpondu gabeko iraganaren ondorioak azalduko ditu elkarrizketan, hori funtsezkoa baita gaurko Errusia ulertzeko.

Comparte: