Yulia Dobrovolskaiak (Leningrado/Bartzelona) bi hamarkadako ibilbidea du, itzulpengintza eta literatura-eragile gisa egindako lana uztartuz. José María Muñoz Rovirarekin batera, autore ezagunen hogei lan baino gehiago itzuli ditu gaztelaniara, honako hauenak, besteak beste: Alexievich, Ulítskaya, Aksiónov, Shklovski, Buida eta Gorki. Vladimir Sorokinen (Alfaguara, 2009) El día del oprichnik lanaren itzulpenagatik «Errusiar literatura Espainian» saria jaso zuen 2010ean. ELKOST agentziaren buru gisa, Yuliak gaur egungo errusiar letren adierazlerik onenak ordezkatzen ditu mundu osoan, XX. mendeko funtsezko pentsalarien artxibo eta legatu literarioak kudeatzeaz gain. Haren aburuz, itzulpena prozesu analitiko eta sortzailea da, jatorrizkoarekiko erabateko bat etortzea eskatzen duena; ariketa horrek findu egiten du agentearen egungo literaturaren uretan nabigatzeko sena, talentu berrien bila.