Skip to content
Hitzaldiak eta elkarrizketak

Hizkuntza eta bizitza

03/10/2026
19:00

Austria, zortzi milioi biztanle eta sei hizkuntza ofizial dituen herrialdea, leku ezin egokiagoa tirabirak sortzeko; hain zuzen, hizkuntzaren eta politikaren, historiaren eta memoriaren, erdigunearen eta periferiaren arteko tirabirak, Joseph Roth, Ingeborg Bachmann edo Robert Musil idazleen literaturan bere garaian ohikoa zen moduan. Tradizio horretan sartzen da Maja Haderlap austriar-esloveniar idazlea; narratiba alemanez idazten du, poesia, berriz, eslovenieraz, eta hizkuntzaren eta identitatearen arteko elkarreraginaz gain, gutxiengo kultural bateko kide izatearen esanahia ere aztertzen du. Mercedes Monmany kritikariarekin solasaldia eginen dugu, eta Haderlap-en unibertso poetiko eta literarioan murgilduko gara, bere familiako gizon eta emakumeek gerra-garaian bizi izan zituzten esperientziak izanik ardatz, dela partisanoen aldean, dela kontzentrazio-esparruetan. Hurbilketa horrek Europa erdialdeko literatura garaikidearen muinera eramanen gaitu.

Comparte: