Skip to content

Maja Haderlap

Narratzailea, dramaturgoa eta poeta.

Austriako Karintia eskualdean jaio zen, eslaviarrak gutxiengo diren kultura batean. Dramaturgia eta Germanistika ikasi zituen Vienako Unibertsitatean, eta Klagenfurt-eko Unibertsitateko Literatura Konparatuko Institutuan izan zen irakasle; hiri horretako udal-antzokiaren zuzendari izan zen 1992tik 2007ra.

El ángel del olvido (Periférica, 2019) lehen eleberrian Karintiako gutxiengo esloveniarraren jazarpena eta emakume nekazariek Ravensbrück-eko kontzentrazio-esparruan bizi izandako esperientziak kontatzen ditu. Ingeborg Bachmann eta Rauriser sariak irabazi zituen lan horrekin, eta hainbat hizkuntzatara itzuli da.

Mujeres en la noche bigarren liburua gaztelaniara itzuli da, hori ere Periférica argitaletxearen eskutik, eta Austriako Liburuaren Sarian finalista izan zen 2023an. Kritika literarioaren arabera, emakumeen saga bati buruzko eleberri horrek espazio bizigarri bihurtzen du hizkuntza.

LOTUTAKO EKITALDIAK

ELKARRIZKETA
03/10/2026
19:00

Location

Baluarte Ganbera Aretoa