Skip to content
Erakusketa eta instalazio artistikoak

Kaosaren banaketa, 2024

INSTALAZIOA
03 - 13/10/2024
Terminado
Egun osoa

Location

Baluarte Atondo Nagusia

Aldamioek ezerezten dute ez-lekuaren prosa eta bere dimentsio estetikoa ematen diote tramoia eta agertoki eskuraezin gisa. Eraikitzen ari den ikuskizun baten promesa, makina-gelarako eta gizakientzako espazioa da. Ezagutza-forma partikularren substratuaren, haren berezitasunaren, aurreko behatokia.

Aldi berean eta espazio berean, 13 Geiger sentsoreren seinalea aktibatzen dute erradiazio kosmiko saihestezin eta ikusezin baten partikula batzuek, erritmo garbi eta ausazkoa sortuz, zeina argira, haizera eta hitzetara eramango baita –orain eta hemen–. Hori guztia, beraz, denbora erabat gainditzen duten inpaktuen berotan, aurreikusi ezin den horretan baitira, beste tempo baten denboran.  

Kaosaren banaketa
sare-matrize solido eta beharrezkoa da, gertagarria ere ez denari, edo, hobeto esanda, sumagaitzari irekitzen zaiona, ezagutza poetikoaren oinarriei buruzko bilaketa herratuaren emaitza baita. Ez dago forman oinarritua ere, nolabaiteko esperientzia edo omenaldi batean baizik. Meteoroentzako eta pentsamenduarentzako tranpa, existitzen denari buruz hitz egiten du, ustekabearen eta egituraren, diskurtsoaren eta informatzen duen hizkuntzaren arteko lotura zehatz eta iheskorrean soilik oinarrituta, bai eta horri guztiari ihes egiten dionari buruz ere.

Comparte: