Skip to content
Jarduera musikalak eta eszenikoak

Oihartzuna eta itzala

SOINU IBILALDIA
09/10/2026
19:00

Location

Baluarte - Iruñeko Katedrala

Soinu jardueren proposamen bat Beñat Achiaryren eta Xabier Erkiziaren eskutik

Gure giza ahotsaren nozioa ezin da bere oihartzun propiotik bereizi. Gorputz toraziko baten bidez anplifikatuta eta airean proiektatuta, ahotsak feedback-espiral batean egiten du oihartzun kanpoan eta barruan aldi berean. Ahotsa erreberberazioaren bidez berriz entzuteak esan nahi du eskalako hainbat gai ulertzea ez ezik, hasierako moteltasunaren itzala entzutea ere badakarrela, hitzik gabeko ahotsarena. Gaur egun, bizi garen etxeetako kristalezko leihoek gardentasunez erakusten digute mundua, baina guztiz modu gorrean. Dena ikusten da baina ez da deus entzuten. Aldatu egiten da gure oihartzun propioarekiko harremana. Opakua da gure arreta jartzeko modua, ahaztu dugu orain gutxira arte gai izan ginela inguratzen gaituen munduari itxurazko markorik eta ihes punturik gabe erreparatzeko. Galdera bat sortzen da eztarriaren sakonenetik: Tokiak egiten du ahotsa, ala ahotsak tokia?


9 ostirala 19:00 Irteera Baluarte Hall

11 igandea  12:30 Irteera Iruñeko Katedrala 

Comparte: