Abeslaria, musikaria eta ahozko inprobisatzailea da. “Urria” folk taldeko kidea izan zen. Azken hamarkadetan ezin konta ahala disko argitaratu ditu munduko hainbat herrialdetako musikariekin batera, eta horietako askok Errobiko Festibalean parte hartu ahal izan dute. Jaialdi hori, Achiaryk berak 3 hamarkadatan zehar zuzendutakoa, ezinbesteko musika ekitaldia da musika tradizionala eta garaikidea maite dutenentzat. Egilearen alderdi artistikoaz gain, musika tradizionalaren arloko eskolak eman ditu Lapurdiko kontserbatorio batzuetan. Gaur egun, euskal musikagintzan ibilbide paregabea eta guztiz berezia egin ondoren, arriskuaren, tradizioaren eta jakin-nahiaren sinonimoa da egilearen izena.