- 04/10/2026
- 12:30
Location
Emilio Gentile faxismoaren azterketan aditua da, eta definizio iheskorra izanik ere, oker eta maiz aipatzen den fenomeno horren ezaugarriak azalduko ditu elkarrizketan. Erromako «La Sapienza» unibertsitateko katedradun honen ustez, faxismoa aztertzeak esan nahi du gogoeta egitea masa-gizartearen modernizazioaren garaiko izaera politikoaz, norbanakoaren eta kolektibitatearen rolaz, giza duintasunaren hauskortasunaz, botere-nahiaren oldarkortasunaz eta demokrazia liberalaren kalteberatasunaz, gorrotoaren fanatismoa gizakiaren bertute noble gisa lantzen den garaietan.