Historialaria da, faxismoari buruzko ikerketan espezializatua. Emilio Gentile Erromako La Sapienza Unibertsitateko irakasle emeritua da eta Accademia Nazionale dei Lincei akademiako kidea. Italiako faxismoaren historialari nagusietako bat da mundu osoan, obra handiaren egilea, hainbat herrialdetan itzuli dena. Alianza Editorial argitaletxeak argitaratu zituen haren Mussolini contra Lenin, Fascismo eta La mentira del pueblo soberano en la democracia liburuak. 2003an, Bernako Unibertsitateko Hans Sigrist saria jaso zuen, politikaren erlijioei buruzko ikerketengatik. Il Sole 24 Ore egunkariarekin kolaboratzen du.