Jarduera musikalak eta eszenikoak
Sauvage sentimental (Basati sentimentala)
Isabelle Duthoit artistaren Sauvage sentimental (Basati sentimentala) lana ahots bat da, bi esku dira, gorputz bat, eta hortik abiatuta sortzen da animaliatasunez, arkaikotasunez, energia gordin ahaltsuz betetako kantu bat, betiere gozo eta dotore. Glosolalia bat. Apaiz anakroniko baten moduan, Isabelle matxinatu egiten da, zutitu, oihu egiten du, xuxurlatu, putz egin eta eztarritiko kantu urratu bat kanporatzen du, askatasun osoz, leizetsu bezain arin eta etereo. Emozio horiek hor posible, ukigarri eta, batez ere, ezinbesteko direla gogorarazten digu. Eta horrek on egiten digu. Isabellek bilatu, sentitu eta kantatu egiten du; eta, ahotsa zein gorputza biluzik, sakoneko egia unibertsal baten bilaketa basatia egiten du.