Tierras raras
Tierras raras lanak gure zorigaiztoko mundua izendatzeko modu eder bat dirudi. Hondamendi gisa bakarrik ikus daitekeena misterioz, eta are gehiago, mitologiaz betetzeko modu bat. Ariketa poetikoa da, mineral arraro batzuk bildu eta taula periodikoan denbora oraindik mendeetan neurtzen zenean sartu zituen kimikari errusiar baten izendapenaren magia; kimikari hark ez zuen imajinatu mineral horiek izango zirela bere etorkizuneko eta gure orainaldiko industria teknologikoaren sostengu nagusia, eta aukeratutako hitzek garai oso bat laburbilduko zutela, arao edo exorzismo gisa.
Edertasunak bizirik irauten du, bere hauskortasuna oso-osorik duela, suntsipenaren gainetik. Anna Tsingen onddoaren, Txernobylgo animalia basatien edo Mexiko Hiri osoa argiztatu dezakeen doako argiaren antzera. Lurrean aztarrika egiten badugu, azazkalak, makina zulatzaileak eta eskuila espezializatuak erabiliz, zaborra, munduko gorotzak, historiaren aztarna eskatologikoak aurkituko ditugu: etxeko zaborra, meatzeetako hondakinak, historiaurreko tresnak eta ordenagailu zaharkituak, gorputzen zatiak, gerretan suntsitutako tenpluen hondakinak, etsai espiritualek sakrifikatutako ikonoak. Tierras raras debora-kondentsazio horren irudi bat, begi-kolpe bat da. Lurpeko dantza, deskonposatu eta mundua elikatzen duenarena. Indarkeria original horren dantza.
Dantza Luz Arcas, La Merce, Danielle Mesquita, Javiera Paz, Raquel Sánchez
Eszena zuzendaritza, koreografia eta espazio eszenikoa Luz Arcas
Kantua eta ahotsa Tomás de Perrate, Raquel Sánchez
Argiztapena Jorge Colomer
Soinu diseinua Xabier Erkizia
Dramaturgia Luz Arcas Pedro G Romero
Zuzendaritza teknikoa Cristina L. Bolívar
Argazkia eta bideoa Virginia Rota
Jantziak Andrea Otin
Laguntza artistikoa Victoria Aimé
Diseinu grafikoa María Peinado
Zuzendaritza laguntzailea eta ekoizpen exekutiboa Fernando Jariego
Teknikariak Jose Espigares (argiztapena), Pablo Contreras (soinua)
Ekoizpen koordinatzailea Alberto Núñez
Ekoizpen zuzendaritza Alex Foulkes