Skip to content
© Virginia Rota

La Pharmaco / Luz Arcas

 Luz Arcas (Dantzaren 2024ko sari nazionala) dantzaria, koreografoa eta eszena-zuzendaria da.

La Phármaco konpainia sortu zuen 2009an.

Bere azken lanak hauek dira: Morphine (2026), dramaturgian Pedro G. Romeroren lankidetza izan zuena eta urtarrilean Madrilgo Abadía antzokian estreinatu zena antzokiaren beraren koprodukzioarekin; eta Tierras raras (2025), Madrid en Danza jaialdian (Teatros del Canal) estreinatu zena Mercat de les Flors (Bartzelona) eta Ma-scène nationale Pays de Montbéliard (Frantzia) antzokiekin koprodukzioan.

Gaur-gaurkoz, Masa lana sortzen dihardu Dantza Konpainia Nazionalerako (Espainia), 2026ko maiatzean estreinatuko baita Matadero Dantza Zentroan (Madril).

Aurreko lanak bi proiektutan bildu ditu: Bekristen/ Tríptico de la prosperidad (2019- 2023), lan hauek osatua: La domesticación, Somos la guerra eta La buena obra;  eta Ciclo de los milagros (2020- 2022), lan hauek osatua: Toná, Trilla eta Mariana.

Luz Arcasek dantza-obra onenaren 2023ko II. Godot saria irabazi zuen Mariana lanari esker, eta emakumezko dantza-interprete onenaren finalista izan zen 2023ko Talía sarietan eta 2017ko eta 2022ko Max sarietan.

LOTUTAKO EKITALDIAK