4Sonora hari-laukote bat da, eta Madrilen du egoitza. XX. eta XXI. mendeetako errepertorioa berreskuratzea, harekin esperimentatzea eta hura sustatzea du xedetzat, eta arreta berezia jartzen du Espainiako eta Iberoamerikako sorkuntzan. 2023an egin zuen debuta, Madrilgo Teatros del Canal antzokian, Ensembleen 14. Jaialdian, eta, horren ondoren, 2024an eta 2025ean, laukotea jaialdi hauetako ensemble egoiliar izendatu zuten: Potrieseko Jaialdia, Rafelbunyoleko Nazioarteko Jaialdia, Kantabriako CIMCA eta Madrilgo Musika Garaikidearen Nazioarteko Jaialdia. Gero Teatros del Canal antzokira itzuli ziren, György Ligetiren mendeurrenaren harira prestatutako proiektu batekin.
2025/26 denboraldian, taldeak San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako Hari-laukoteen Zikloa itxi du, eta Francisco Coll konpositoreari buruzko programa monografikoa aurkeztu du Juan March Fundazioan; horrez gainera, Euskal Herriko Musikagileak Jaialdian parte hartu du, eta eskola magistralak eman ditu Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian (Musikene). Hurrengo konpromisoei dagokienez, 2026/27 denboraldian Teatros del Canal antzokira, Juan March Fundaziora, Musikenera eta San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiara itzuliko da laukotea, eta, gainera, estreinakoz arituko da Bilboko Kuraia Zikloan, Hong Kongo HKAPA akademian, Sevillako Espacio Turina gunean eta Iruñeko Topaketetan.