Skip to content

Eduardo Raimundo

Klarinete-jotzaile moldakorra da, eta ibilbide sendoa osatzen ari da, Espainiako Orkestra Nazionalean egiten duen lana ganbera-musikaren arloan, instrumentu historikoekiko interpretazioan eta sorkuntza garaikidean gauzatzen duen jarduera biziarekin konbinatzen baitu. Jakin-min artistikoari eta interpretatzeko malgutasunari esker, nazioarteko talde garrantzitsuenetako batzuekin lan egin du, honako hauekin, besteak beste: Freiburger Barockorchester, Il Giardino Armonico, Pygmalion, Le Concert de la Lodge, Europa Galante, Trio Vibrart, Trio Arbos, Neopercusion, Concerto 1700. Erabat konprometitua dago gure garaiko musikarekin, eta Héctor Parra, Josep Planells, José María Sánchez-Verdú, Jesús Torres, Voro García eta Tomás Marco konpositoreen obrak sustatu eta estreinatu ditu. Trio Musicalis taldearen sortzaileetako bat da, eta talde horrekin hogei lan baino gehiago estreinatu, eta Contraste eta Mosaicos diskoak grabatu ditu. Solista gisa, José Luis Greco eta Ramón Pausen klarinete baxu eta orkestrarako kontzertuak estreinatu ditu, baita Carlos Fontcubertaren klarinete baxu eta ensemblerako “Star-Isles” obra ere. Jarduera artistikoarekin batera, irakaskuntzan ere aritzen da Katarina Gurska Goi Mailako Zentroan eta Reina Sofia Goi Mailako Musika Eskolan.

LOTUTAKO EKITALDIAK

CONCIERTO,
KONTZERTUA
04/10/2026
20:30

Location

Baluarte Sala Cámara