Conrado Moya marinba-bakarlaria, jotzen duen musika-tresnaren nazioarteko figura adierazgarrienetako bat da gaur egun. Dituen gaitasun tekniko eta adierazkor apartengatik da ezaguna, bai eta eszenatokian dena emateagatik ere. Lan handia egin du orkestra, abesbatza eta banda sinfonikoekin batera, honako hauekin, besteak beste: ADDA Simfònica, Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Madrilgo Erkidegoko Orkestra, Extremadurako Orkestra, Kanaria Handiko Orkestra Filarmonikoa, Almeria Hiria Orkestra, Elx Hiria Orkestra, Göttinger Symphonieorchester, eta Bartzelona, Bilbo eta Madrilgo Udal Bandak. Moyaren errepertorioa aberastu egin da mundu mailan estreinatu dituen hainbat kontzerturekin —hari eskainiak dira gainera—: Tomás Marcoren marinba eta orkestrarako kontzertua; Lorenzo Palomoren El jardín de Baco; José Luis Grecoren Visit Spain!; eta Albert Guinovarten Tres paisatges pictòrics, azken hori Bartzelonako Udal Bandarekin batera grabatutako album batean. Marinbako nazioarteko jaialdi garrantzitsuetan parte hartu ohi du, hala nola Guatemalan, Chiapasen eta Nagakuten, Cadizeko Espainiako Musika Jaialdian, Shanghaiko Mercedes-Benz Nazioarteko Musika Jaialdian, Indianapoliseko Percussive Arts Society International Convention jaialdian eta Fair Saturday mugimendu solidarioan, zeinarekin urtero kolaboratzen baitu.