Filosofoa eta saiakeragilea. Filosofia Politikoan katedraduna da, Ikerbasque ikertzailea Euskal Herriko Unibertsitatean, Gobernantza Demokratikoaren Institutuko zuzendaria eta Florentziako Europar Institutuko irakaslea, non Artificial Intelligence & Democracy katedraren titularra baita. Irakasle gonbidatua izan da Europako eta Ameriketako hainbat unibertsitatetan, hala nola Sorbonako Unibertsitatean, London School of Economics Unibertsitatean, Georgetowneko Unibertsitatean eta Heidelbergeko Max Planck Institut zentroan. Bere azken liburuak dira Una teoría de la democracia compleja, Una teoría crítica de la Inteligencia Artificial eta El futuro de la democracia… Besteak beste, Euskadi Saria eta Saiakerako Sari Nazionala jaso ditu, bai eta Kulturaren Vianako Printzea Saria eta Humanitateen arloko Ramon Menéndez Pidal Ikerketa Sari Nazionala ere, 2022an. 2025ean, Chevalier des Palmes Académiques izendatu zuen Frantziako gobernuak.