Skip to content

Juan Ignacio Cirac

Konputazio kuantikoaren aitzindaria da, eta informazioaren teoria kuantikoko munduko aditu gorenetako bat, bai eta «bigarren iraultza kuantikoaren» gurasoetako bat ere. Madrilgo Complutense Unibertsitatean hasi zen trebatzen eta ondoren Gaztela-Mantxako Unibertsitatean irakasle izan zen. Denboraldi horretan egonaldi luzea egin zuen Coloradoko Unibertsitatean, eta Insbruckeko Unibertsitatean fisika teorikoko katedraduna izatera eraman zuen. 2001ean, Optika Kuantikoko Max Plank Institutuan hasi zen lanean Garchingen (Munich), atal teorikoa zuzentzeko. 2002az geroztik, Municheko Unibertsitate Teknikoko ohorezko irakaslea da. Bere lan teorikoek ikerketa esperimentalerako bide berriak ireki dituzte materialen zientzian, energia handien fisikan, kimika kuantikoan edo kriptografian. Nazioartean ospe handia duten sari ugari ditu, besteak beste, Wolf saria, Asturiasko Printzea saria eta Max Planck domina. Elkarte zientifiko garrantzitsuenetako kidea da, mundu osoko hainbat unibertsitatetako honoris causa doktorea eta bere arloan gehien aipatzen den egileetako bat, baita publiko handiaren artean fisikaren dibulgatzaile handia ere.

LOTUTAKO EKITALDIAK