Helena Buffery irakaslea, itzultzailea eta ikertzailea da University College Corkeseko Ikasketa Hispanikoen Sailean. Itzulpen kulturala, antzerkia eta arte eszenikoak ditu espezializazio-arlo, eta kultura-ekoizpen garaikidearen alderdietan ardaztutako zenbait proiektu gauzatu ditu. Haren argitalpenen artean, honako hauek dira nabarmentzekoak: Shakespeare in Catalan: Translating Imperialism (2007, 2010); Stages of Exile: Spanish Republican Exile and Performance Cultures (2011), Barcelona: Visual Culture, Space and Power (Carlota Caulfieldekin, 2012); Contaminated and Dislocated Bodies in Catalan Visual and Performance Cultures (Eva Brurekin, 2019); Here and Beyond: Narratives of Travel and Mobility in Contemporary Iberian Culture (Martín Veiga, Sergi Mainer eta David Miranda-Barreirorekin, 2022). Gaur egun, HISTOFOR proiektuaren lantaldeko kide da, eta aldaketa forentseak antzerki espainiar garaikidean izandako eragina aztertzen du bertan. Hainbat antzezlan itzuli ditu katalanetik ingelesera, hala nola Victoria Szpunbergen El pes d’un cos eta L’imperatiu categòric.