Skip to content

Luis Arranz

Biologoa da eta arriskuan dagoen Afrikako biodibertsitatearen eta faunaren aldeko aktibista, bere bizitza arriskuan jarriz. Ekuatore Gineako Espainiako Lankidetza Agentziarentzat lan egin du, eta biologo gisa Bolivian, Venezuelan, Brasilen, Paraguain eta Perun. Afrikako hainbat parke nazionaletako zuzendaria izan da: Alén Mendiko Parkekoa (Ekuatore Ginea), Zakoumako Parkekoa (Txad) 2001 eta 2007 artean. Urte horietan elefanteen populazioa asko handitu zen, 1990ean 1.500 ale erroldatu izatetik 2007aren amaieran 3.500 izatera igaro baitzen. Urte horretan Garambako Parke Nazionalaren (Kongoko Errepublika Demokratikoa) ardura hartu zuen. Parke horren kargua 2014ra arte bete zuen, eta orduan Afrika Erdiko Errepublikako Dzanga Sangha eremu babestuan hasi zen lanean.

LOTUTAKO EKITALDIAK