Skip to content
© Jose González

María Sánchez

Albaitaria eta idazlea. Desagertzeko arriskuan dauden bertako arrazekin egiten du lan, bestelako ekoizpen eta lurrarekiko harreman moduak defendatuz, hala nola agroekologia, artzaintza eta abeltzaintza estentsiboa. Irratian eta hedabideetan kolaboratu ohi du literaturaz, feminismoaz, landa-kulturaz eta lurraldeaz mintzatzen. Sortze-prozesuei eskainitako Las entrañas del texto eta Almáciga proiektuak koordinatzen ditu. Almáciga landa-inguruneetako hitzen hazitegi kolektiboa da lurraldeko hizkuntza ezberdinetan. 

Cuaderno de campo, Tierra de mujeres, Fuego la sed eta Almáciga liburuen egilea da. Hainbat hizkuntzatara itzuli dute haren obra. Besteak beste, Gazteriaren Sari Nazionala, Arteen eta Letren Gironako Printzesa Saria, Andaluziako Ingurumen Merezimenduaren Domina eta Julio Camba Kazetaritzaren Nazioarteko Afundazio Saria eta Zenda de Poesía Saria jaso ditu.

LOTUTAKO EKITALDIAK