Skip to content
Hitzaldiak eta elkarrizketak

Espezie kideen artean

Gidaria:

SOLASALDIA
08/10/2026
17:00

Location

Baluarte Sala Cámara

Faunaren kontserbazioa ekintza poetiko bihur daiteke, baina baita arriskuko praktika ere. María Sánchez albaitari eta poetak landa-inguruneari buruz idazten du, eta, aldi berean, galzorian dauden bertako arrazekin lan egiten du. Bestalde, Luis Arranz biologoak badaki zer den bizia arriskuan jartzea Afrikaren bihotzeko parke naturaletan bizi diren azken animalia basatien bizitza babesteko. Biek hitz egingo dute poetikari, garrantziari, beharrari eta zaintzak eta «espezie kideak» deiturikoekin batera bizitzeak dakarren arriskuari buruz. Topaketan Maddi Barberren Alas/Tierra film laburra proiektatuko da.

HEGOAK / LUR

Maddi Barber María Sanchezen “Esta es la mano que cuida” poematik abiatuta, 11min, 2022

 

Ilunabar baten argazkiak iragaten. Igelei buruzko liburu bat eskuen artean. Emakume baten aurpegia: irakurtzen ari da. Basakatu bat hainbat eskuren artean. Egunsenti bat igarotzen. María Sánchez albaitari eta idazlearen “Esta es la mano que cuida” (Hau da zaintzen duen eskua) poematik abiatuta, film hau beste espezieekin ditugun harremanetan gertatzen diren ikaskuntza prozesuei buruzko diptiko gisa eraikitzen da.

 

Jatorrizko hizkuntza: Euskera

Azpitituluak: Español,Inglés

Zuzendaritza: Maddi Barber 

Gidoia: María Sánchezen “Esta es la mano que cuida” poematik abiatuta (Cuaderno de Campo, La bella Varsovia)

Edizioa: Maddi Barber, Vicente Vázquez

Soinua: Oriol Campi

Kolorea: Irati Gorostidi

Grafismoa: Fran Fraca

Poema María Sánchez

Ahotsa: Maddi Barber

Ekoizpena: Cristina Hergueta, Carmen Bellas, Tasio & Pirenaika

Comparte: