Izen baten promesa (2025, Susa) eleberria argitaratu du, baita hiru poema liburu ere —Suzko lilia (2008, Susa), Sinplistak (2012, Susa) eta Sortaldekoak (2021, Susa)—, Ihes ederra (2009, Alberdania) eleberri grafikoa, Alain Urrutiarekin batera, eta Wagner auziaz(2015, Jakin) konpositoreari buruzko testuen bilduma eta itzulpena. Iruñeko Katakrak liburu-denda eta argitaletxean egiten du lan eta hainbat hedabidetan kolaboratu du (Berria, Euskadi Irratia, Ser, Argia, CTXT).