Hamabost bat idazle klasiko, moderno eta garaikideren saiakerak, eleberriak, olerkiak eta antzerkiak itzuli ditu errumanieratik nagusiki katalanera. Cavall Verd – Rafel Jaume (AELC) itzulpen poetikoaren XXXI. Saria eta Craiova Udalerriaren Saria irabazi ditu Marin Sorescuren Per entre els dies lanaren koitzulpenagatik, eta Serra d’Or itzulpenaren Kritikaren Saria Mircea Cărtărescuren Per què ens estimem les dones liburuaren itzulpenagatik. Mircea Cărtărescurekin partekatu ditu aurkezpenak, irakurketak eta elkarrizketak Kataluniako jaialdietan, eta haren Res. Poemes 1988-1992 poema-liburua argitaratu du Lleonard Muntaner Editor argitaletxean, eta 2024an Dietaris 1990-2017. Una tria antologia. Hartan jaso da bere lehen lau egunkarien sorta, lehen aldiz itzuliak. 2018an, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Cărtărescuren obra aztertzeko jardunaldia koordinatu zuen, eta aktak koeditatu zituen. 2022-2023 ikasturteaz geroztik, errumanierazko letra itzulien ziklo bat ematen du Bartzelonako Escola de Lectura Creativa – Nollegi eskolan.