Poeta, itzultzailea eta poesia editorea da. Poeta gisa bi dozena liburu argitaratu ditu, azkena Fragilitats izenekoa. Haren poesia frantsesera itzuli dute batez ere.
1988an Cafè Central argitaletxea sortu zuen, eta berrehun bat poesia-liburu argitaratu ditu katalanez, eta horietatik erdiak autore garaikideen itzulpenak dira. Poesia frantsesa (bereziki Philippe Jaccottetetena), italiarra eta erromantxea itzuli ditu.