Hitzaldiak eta elkarrizketak
Begirada zabaltzea
- 07/10/2026
- 19:00
Location
Poesia adierazpen gune bat da, begiratzeko modu bat eta egoteko modu bat, baina baita mundua sinplifikatzen duten diskurtsoen aurreko ezagutza biltzeko eta erresistentzia egiteko modu bat ere. Eta agian hauxe da une honetan haren bereizgarririk garrantzitsuena: nola behartzen gaituen gelditzera eta arreta zorroztera, nola baztertzen dituen ziurtasunak eta galdera berriak planteatzen. Hizkera poetikoak zalantzan jartzen ditu errealitatea eta kolektiboa ulertzeko moduak, eraldatzen ditu eta modu berriei zabaltzen dizkie ateak; oraina sentsibilitate sakon, kritiko eta konplexu batetik irakurtzera behartzen gaitu, mezu murriztaileetatik ahalik eta urrunen.